ONGI ETORRI


ONGI ETORRI

lunes, 11 de abril de 2011

GAITASUN DIGITALA






Lehenengo bideoak, nire haurtzarora bueltatu nau: garai hartan ,zerekin egiten nuen amets?, nire seme-alabek amets berdinak izango dituzte? Niri beti gustatu izan zait gizakien gorputza, gaur egun teknologia digitalei esker, artikulazio batek nola funtzionatzen duen , zerez osatua dagoen ikus dezaket, beraz nire gaztaroko ametsak errealitate bihurtu dira. Gaur egun nire alabak gorputzeko edozein parte ikus dezake nola funtzionatzen duen in-situ. Beraz, haurtzaroan beraien ametsak errealak bihurtu ditzakegu.
Bigarren bideoa, Tiscar Lararik konferentzia baten, hain zuzen moodle Moot08-an egindako hitzaldiaren laburpena da. Behin eta berriro ideia bera errepikatzen du, eskoletan beharrezkoa da alfabetizazio digitala eta hau lortzeko beharrezkoa da konpetentzia oinarrizkoak lantzea. Baina, ez da bakarrik teknologiekin gauza berriak sortzea, hau erabiltzeko jarrera lantzea beharrezkoa da. Berak dioenez, sarea erabiltzen dugunean, kontutan izan behar dugu:
* nondik ateratzen dugun informazioa ikasi behar dugula, gure iturriak ondo aukeratu eta duda mudarik izan ezkero gure buruari galdetu nork lortuko ditu benefizioak ?
* Web 2, filosofia honetan dena konpartitzen dugunez, idazten duguna komunikagarria izan behar da. Ohituta gaude irakurri gabe erabiltzen dugunari onarpena ematea. Filosofia honetako partaide izateko balore batzuk landu behar dira, elkartrukatzea eta elkarlana errespetatzen hain zuzen.
* Sarea erabiltzea dohainik edo zerbaiten truke? Galdera honen bidez, gure jarrera hausnartu.
Beraz, hezkuntzak bermatu egin behar du alfabetizazio digitala, baina hau ez da bakarrik aparatu digitalak erabiltzea, honez gain haurrek teknologia hau aukeratzen ikastea, informazioa kudeatzen eta honen helburua zein den ulertzea beharrezkoa da. Inoiz ahaztu gabe kritikoak izan behar direla egiten dutenarekin, beraz gizarte honetako partaide erantzule bihurtu eta autonomoak bere eginkizunetan.
Bideo biak konparatzen baditugu, lehenengoan ikt-aren alde positibo batez hitz egiten du.Gaur eguneko haurrentzat (gure garaian abstraktuak ziren gauzak), teknologia berrien eraginez kontzeptu abstraktu horiek errealagoak bihurtu dira, haurrek ikusi dezakete eta esperimentatu. Bigarren bideoan, alfabetizazio digitala beharrezkoa dela dio, baina jarrera kritikoa irakatsi behar diegu gure ikasleei,ikt-ak erabiltzeko orduan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario