ONGI ETORRI


ONGI ETORRI

lunes, 11 de abril de 2011

GAITASUN DIGITALA






Lehenengo bideoak, nire haurtzarora bueltatu nau: garai hartan ,zerekin egiten nuen amets?, nire seme-alabek amets berdinak izango dituzte? Niri beti gustatu izan zait gizakien gorputza, gaur egun teknologia digitalei esker, artikulazio batek nola funtzionatzen duen , zerez osatua dagoen ikus dezaket, beraz nire gaztaroko ametsak errealitate bihurtu dira. Gaur egun nire alabak gorputzeko edozein parte ikus dezake nola funtzionatzen duen in-situ. Beraz, haurtzaroan beraien ametsak errealak bihurtu ditzakegu.
Bigarren bideoa, Tiscar Lararik konferentzia baten, hain zuzen moodle Moot08-an egindako hitzaldiaren laburpena da. Behin eta berriro ideia bera errepikatzen du, eskoletan beharrezkoa da alfabetizazio digitala eta hau lortzeko beharrezkoa da konpetentzia oinarrizkoak lantzea. Baina, ez da bakarrik teknologiekin gauza berriak sortzea, hau erabiltzeko jarrera lantzea beharrezkoa da. Berak dioenez, sarea erabiltzen dugunean, kontutan izan behar dugu:
* nondik ateratzen dugun informazioa ikasi behar dugula, gure iturriak ondo aukeratu eta duda mudarik izan ezkero gure buruari galdetu nork lortuko ditu benefizioak ?
* Web 2, filosofia honetan dena konpartitzen dugunez, idazten duguna komunikagarria izan behar da. Ohituta gaude irakurri gabe erabiltzen dugunari onarpena ematea. Filosofia honetako partaide izateko balore batzuk landu behar dira, elkartrukatzea eta elkarlana errespetatzen hain zuzen.
* Sarea erabiltzea dohainik edo zerbaiten truke? Galdera honen bidez, gure jarrera hausnartu.
Beraz, hezkuntzak bermatu egin behar du alfabetizazio digitala, baina hau ez da bakarrik aparatu digitalak erabiltzea, honez gain haurrek teknologia hau aukeratzen ikastea, informazioa kudeatzen eta honen helburua zein den ulertzea beharrezkoa da. Inoiz ahaztu gabe kritikoak izan behar direla egiten dutenarekin, beraz gizarte honetako partaide erantzule bihurtu eta autonomoak bere eginkizunetan.
Bideo biak konparatzen baditugu, lehenengoan ikt-aren alde positibo batez hitz egiten du.Gaur eguneko haurrentzat (gure garaian abstraktuak ziren gauzak), teknologia berrien eraginez kontzeptu abstraktu horiek errealagoak bihurtu dira, haurrek ikusi dezakete eta esperimentatu. Bigarren bideoan, alfabetizazio digitala beharrezkoa dela dio, baina jarrera kritikoa irakatsi behar diegu gure ikasleei,ikt-ak erabiltzeko orduan.

viernes, 1 de abril de 2011

POSTERRAK ( GLOSTERS)

Horma irudi digitalak egiteko herramienta.
Hemen daukazue nik eginekoa.

ETEN DIGITALA?

klaseko iruzkina egiteko artikulu hau irakurri behar izan dugu.Artikulua Julio Cabero Almenarak idatzi du eta eten digitalari buruz hitz egiten du. ZER ote da ETEN DIGITALA? Sarera edota teknologi konkretu batzuetara sartu daitezkeenen eta ez daitezkeenen arteko bereizketa, bai kontsumitzaile zein produktore mediatiko bezala. Beraz, teknologia hau erabiltzen duten eta ez dutenen artean desberdintasunak sortzen dira.Eten digitala pertsonen artean, erakundeen artean, gizarte ezberdinen artean edota herri ezberdinen artean bereizi daiteke. Gaur egun, eten digitala, eten soziala bihurtu da;autorearen ustez teknologia hauek erabiltzen, kudeatzen,ea ez dakienak, gutxiagotasun, menpekotasun bat dauka. Pentsa dezakegu pertsona batengan, baina herri batean, lurralde oso batean.Baztertze honek ekarri ditzakeen ondorioak oso larriak izan daitezke. AZALDU ETEN MOTAK. Autorearen ustez, ez dago eten ekonomikoa soilik. Eten ezberdinak daude: politikoa, hezkuntzakoa, jatorrizkoa, genero etena, hizkuntzakoa, irakasleen eta ikasleen artekoa eta psikologiakoa. Grafiko batzuk aurkezten ditu interneten eragina herrialde desberdinetan. Arrisku baten aurrean gaude eta hau da: teknologia berrien erabilpenaren aukera ezin duten herrialde, pertsona, erakunde .. hauen teknologia baztertze honek nolabait herrialde pobre eta aberatsen arteko banaketa areagotu dutela. Munduko gizarte batzuk garatzen doaz, beste batzuk aldiz garatze oso motela izan dute. ZER PROPOSATZEN DU ESKOLAN EGITEKO, EDO ZEIN IZAN BEHARKO DA ESKOLAREN PAPERA? Argi dago, geletara teknologia tresna berriak eramatea ez dela nahikoa, tresna hauek erabiltzeko gaitasunak ere landu behar dira.Beraz,eskolako partaideen artean, formakuntza beharrezkoa da, alfabetizazio digitalaren alde. Formakuntza nork eman behar duen, autore honek argi dauka enpresak asko lagundu dezakete. Ikaskuntza komunitateaz ere hitz egiten du, hau bai iruditu zait interesantea, ziberboluntarioren laguntzarekin, hau da kolektibo hau geletara sartzea beraien ezagutzak konpartitzen eta horrela eskola erakundean parte hartzen duten guztiak ( guraso, irakasle,ikasle ea) aberastuz, eten digitala ebatziz. Honekin esan nahi dut, hezkuntzak ere aldaketa izan behar duela bere metodologian. Artikulu interesante bat aurkitu dut, erakundeek eten digitala txikitzeko baliabide egoki bat aurkitu dutela esaten duena.

lunes, 14 de marzo de 2011

testu birsatua aproba

Zergatik blogak irakaskuntzan? Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak. Baina, ba dagoz beste argumentu pisutsuak bitakorak erabiltzeko eskolako lanerako: Aktibitatea bideratzen dutenez, aprendizaia adierazgarriago egiten da. (Edgar Daleren konoa) Ezagutzaren eraketa laguntzen dutelako indibiduala eta soziala. Informazioa kudeatzeko aukera ematen dute. Diskurtsoa antolatzen laguntzen du (exijitzen dute) Parte-hartzea eta eztabaida errazten dute Ikasleak sortzaile, editore bihurtzen dira. .

lunes, 7 de marzo de 2011

HAUR HEZKUNTZAN TEKNOLOGIA BERRIAK

Zergatik erakatsi haur hezkuntzan ikt-ren erabilera? Eskolak gizarteratzeko gaitasunak edo trebesiak izatea ahalbideratzen du, beraz gaur eguneko gizarteari begirada bat emanez, atoan konturatzen gara, teknologia berriak eta internetek gure bizitza eta bizitzeko modua aldatzen ari dela, beraz gizarte honetan parte hartu nahi badugu, nahita nahiezkoa da guztiok trebatzea.Gaitasunak nola trebatu azaltzen duen mapa mentala
bloga erabiltzen duen andereño baten esperientzia, bideo honetan daukazue.

INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren gizartea
XX. mendea, izatekotan, “teknologiaren mendea” izan dela esango genuke, mende osoan zehar eta batez ere Munduko Bigarren Gerratean hasirik, hau da oso epe laburrean (gutxi gora behera 50 urtetako epean), garapen teknologikoak ez bakarrik neurriz baizik eta kalitatezko garapen geometrikoa izan duela ikusi ahal izan dugulako. Jarraitu nahi baduzue irakurtzen
Hau dena hobeto ulertzeko, mapa mental hau ikusi.

lunes, 21 de febrero de 2011

the machine is us

you tubetik hartutako bideoa.



Zer ote dira hipertestuak ?
Gehiago jakin nahi baduzue, begiratu hemen.