ONGI ETORRI


ONGI ETORRI

viernes, 1 de abril de 2011

ETEN DIGITALA?

klaseko iruzkina egiteko artikulu hau irakurri behar izan dugu.Artikulua Julio Cabero Almenarak idatzi du eta eten digitalari buruz hitz egiten du. ZER ote da ETEN DIGITALA? Sarera edota teknologi konkretu batzuetara sartu daitezkeenen eta ez daitezkeenen arteko bereizketa, bai kontsumitzaile zein produktore mediatiko bezala. Beraz, teknologia hau erabiltzen duten eta ez dutenen artean desberdintasunak sortzen dira.Eten digitala pertsonen artean, erakundeen artean, gizarte ezberdinen artean edota herri ezberdinen artean bereizi daiteke. Gaur egun, eten digitala, eten soziala bihurtu da;autorearen ustez teknologia hauek erabiltzen, kudeatzen,ea ez dakienak, gutxiagotasun, menpekotasun bat dauka. Pentsa dezakegu pertsona batengan, baina herri batean, lurralde oso batean.Baztertze honek ekarri ditzakeen ondorioak oso larriak izan daitezke. AZALDU ETEN MOTAK. Autorearen ustez, ez dago eten ekonomikoa soilik. Eten ezberdinak daude: politikoa, hezkuntzakoa, jatorrizkoa, genero etena, hizkuntzakoa, irakasleen eta ikasleen artekoa eta psikologiakoa. Grafiko batzuk aurkezten ditu interneten eragina herrialde desberdinetan. Arrisku baten aurrean gaude eta hau da: teknologia berrien erabilpenaren aukera ezin duten herrialde, pertsona, erakunde .. hauen teknologia baztertze honek nolabait herrialde pobre eta aberatsen arteko banaketa areagotu dutela. Munduko gizarte batzuk garatzen doaz, beste batzuk aldiz garatze oso motela izan dute. ZER PROPOSATZEN DU ESKOLAN EGITEKO, EDO ZEIN IZAN BEHARKO DA ESKOLAREN PAPERA? Argi dago, geletara teknologia tresna berriak eramatea ez dela nahikoa, tresna hauek erabiltzeko gaitasunak ere landu behar dira.Beraz,eskolako partaideen artean, formakuntza beharrezkoa da, alfabetizazio digitalaren alde. Formakuntza nork eman behar duen, autore honek argi dauka enpresak asko lagundu dezakete. Ikaskuntza komunitateaz ere hitz egiten du, hau bai iruditu zait interesantea, ziberboluntarioren laguntzarekin, hau da kolektibo hau geletara sartzea beraien ezagutzak konpartitzen eta horrela eskola erakundean parte hartzen duten guztiak ( guraso, irakasle,ikasle ea) aberastuz, eten digitala ebatziz. Honekin esan nahi dut, hezkuntzak ere aldaketa izan behar duela bere metodologian. Artikulu interesante bat aurkitu dut, erakundeek eten digitala txikitzeko baliabide egoki bat aurkitu dutela esaten duena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario